Egitaraua

PROEDUCAR-HEZIGARRI Programa Nafarroa

PROEDUCAR-HEZIGARRI Nafarroa programaren helburu orokorra da eskola-porrotaren eta -eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea, ikastetxe bakoitzak Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin duen lankidetza-kontratuan islatzen den hobekuntza-proiektu bat ezarriz eta gauzatuz.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako da programa.

Hezkuntza Sistema bat aldatzeak bere garapenerako proposamenak eta estrategiak ondo diseinatuta dauden eta adierazitako helburuei erantzuteko ebaluatzea dakar. Hori dela eta, PROEDUCAR-HEZIGARRI Nafarroa programak, 2019-20 ikasturtean, kanpoko eragileekin, programaren ebaluazio zorrotza hasi du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eskutik, Alicia Peñalva Vélezek koordinatua eta Luis Lizasoain Hernándezek zuzendua, Hezkuntza Programa, Zentro eta Sistemen Ebaluazioko nazioarteko aditua.

Proiektu hau Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.

Programaren helburuak

Hezkuntza-sisteman jarraitzea eta arrakasta izatea bermatuko duten baldintzak sortzea, bereziki egoera ahulean dauden ikasleentzat.

Antolamendu-, metodologia-, komunitate- eta ebaluazio-aldaketen aplikazioa bultzatzea, ikasle guztien hezkuntza-beharrei ikuspegi inklusibotik erantzuteko.

Ikasle guztien ikaskuntza eta eskola errendimendua hobetzea.

Ikasleak beren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan modu proaktiboan parte hartzera bultzatuko dituzten hezkuntza egoerak sustatzea, hezkuntzako proposamenetan eta erabakietan parte hartuz.

Profesionalak sentsibilizatzea eta prestatzea, talde-lanaren bidez ikasle guztiekin esku har dezaten, batez ere hezkuntza uzte goiztiarra izateko arriskuan daudenekin.

Ikastetxeen sareko lana garatzea, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko eta ikastetxeetan egiten diren jarduera arrakastatsuak eta praktika onak zabaltzeko.

Familien eta gizarte-ingurunearen parte-hartzea sustatzea ikastetxearen bizitzan.

Gelan eta ikastetxean bizikidetza positiboko giroa garatzen aurrera egitea.

HEZKUNTZAREN INKLUSIOARI buruzko programa

Hezkuntza-inklusioa «ikastetxe inklusibo» gisa definitzen diren ikastetxeetan bete beharreko hiru baldintzen batura gisa ulertzen dugulako hasi dugu proiektu hau:

Presentzia • Parte hartzea • Ikaskuntza

Presentzia

  • Aniztasun funtzionala
  • Kultura-aniztasuna
  • Erlijioa
  • Generoa

Parte-hartzea

  • Irakasleak
  • Ikasleak
  • Familiak
  • Komunitatea

Ikaskuntza

  • Izateko
  • Ezagutzeko
  • Egiteko
  • Elkarrekin bizitzeko

PROEDUCAR-HEZIGARRI Programaren garapena

Programan parte hartzea borondatezkoa da.

Ikastetxeak PROEDUCAR-HEZIGARRI programan sartzeko eskatuko du, proposamena klaustroak bozkatu ondoren. Bozketak irakasleen gehiengo zabalak hezkuntza eraldatzeko prozesua abian jarri nahi duela bermatu behar du.

Programa ondoko hiru urteetan garatzen da. Lehenengo ikasturtean, haren indarguneak ezagutzeko eta hobetu nahi diren alderdiak erabakitzeko ikastetxearen hasierako diagnostikoa egingo da. Ikastetxe bakoitzak eta hezkuntza-komunitateak beren ikastetxea norantz zuzendu nahi duten amets egingo dute, eta hori lortzeko ekintza-plan bat egingo dute.

Hezkuntza inklusiboa lortzera bideratutako Ekintza Plan horrek, besteak beste, zein prestakuntza eta laguntza behar duten adieraziko du. Ikastetxe bakoitzak bere ingurunera eta ezaugarrietara egokitutako Ekintza Plana sortuko du.

Ikasleengan aniztasuna badago, irakasleen, familien eta inguruneen artean gauza bera gertatzen da. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, PROEDUCAR-HEZIGARRI programaren bidez, Nafarroako ikastetxe publiko guztiei erantzungo die, ikasleen aniztasunari erantzungo dion ametsetako eskola inklusibora bideratu nahi badute.

Eskola inklusiboak hezkuntza-kalitate gorena bermatu behar du, ikasle guztien bizitzarako gaitasunak garatzeko. Bidezko gizarte baten oinarria da.

Bi modalitate dituen programa

PROEDUCAR-HEZIGARRI programan parte hartzen duten ikastetxeek bi modalitate hauetako bat aukeratuko dute:

A MODALITATEA

Ikaskuntza-komunitateak

B MODALITATEA

Zentro autodefinitu baten eraldaketa orokorra

Ikastetxe sareak

Asmo handiko erronka dugu aurrean:

Ikasle guztien garapen pertsonala eta akademikoa zailtzen edo eragozten duten oztopoak atzeman eta kentzea eta ikasle guztiendako itxaropen handiak garatzea.

Hori lortzeko, begirada aldaketa beharrezkoa da. Ikastetxeko jarduera eta testuingurua ardaztu behar dira, ikasleen beharrei erantzuteko hezkuntza-erantzun gisa. Haur bakoitzaren aniztasun pertsonalaren eta hezkuntza globalerako eskubidearen arteko elkarreragina zailtzen duten metodologia zurrun eta zorrotzak saihestu nahi izan ditugu, aipatutako hezkuntza globalak gizartean pertsona gisa erabat garatzeko aukera emango diona.

Horrek ikastetxeen egitura maila guztietara aldatzea dakar: Antolamendua, baliabide eta planteamendu pedagogikoak, metodologiak, espazioak, materialak, hezkuntza-erantzuna eta ebaluazioa, etab. Hau da, hezkuntza-plangintza Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalera (DUA) bideratzea.

Sisteman ongizatea eta konfiantza bermatuko duten zentroak bilatzen ditugu eta, beraz, pertsona guztiek beren beharrak asetzen eta gaitasunak baloratzen dituztela ikustea.

Helburu horiek lortzeko, ikastetxeak lankidetza- eta koordinazio-loturak sortuko ditu Zentrotik kanpoko egiturekin eta gizarte eragileekin, baina zentzu zabalenean ulertzen duten Hezkuntza Komunitatea osatzen dutenak.

Erantzukizun partekatua, non familiek ezinbesteko pieza izan behar duten. Familiaren eta eskolaren arteko lankidetza koordinatua oinarrizkoa eta onuragarria da gizarte osoarentzat.

Aurreko guztia oso zaila da bakarka lortzea. Hori dela eta, programan parte hartzen duten ikastetxeak estrategia eta praktika egokien trukea errazten duten lan sareetan eratzen dira. Sare horiek gutxienez bost ikastetxek osatzen dituzte, eta ikastetxeari eraldaketa-prozesuan laguntzeko eta aholkuak emateko pertsona bat dute.

Gaur egun, 7 ikastetxe sare daude eratuta eta funtzionatzen ari dira:

1 Sarea

  • Andosilla
  • Buñuel
  • Cintruénigo
  • Fustiñana
  • Lodosa
  • Los Arcos
  • Marcilla
  • Mendavia
  • Puente La Reina
  • San Adrián
  • Viana

2 Sarea

  • Ancín
  • Artajona
  • Estella
  • Falces
  • Funes
  • Larraga
  • Lerín
  • Murillo
  • Olite
  • Zudaire
  • Iruña

– Mendigoiti

3 Sarea

  • Elizondo
  • Irulegi-Mutilva
  • Larraintzar
  • Mendialdea
  • Noain
  • Orkoien
  • Roncal
  • Iruña

– Bernat Etxepare

– Erreniega

– Rochapea

– Sanduzelai

– San Francisco

– Patxi Larrainzar

4 Sarea

  • Abartzuza
  • Arbizu
  • Areso
  • Beriain
  • Lakuntza
  • Leitza
  • Monreal
  • Olazti
  • Uharte-Arakil
  • Urroz
  • Zizur Mayor
  • Iruña

– Azpilagaña

– Jose Mª de Huarte

5 Sarea

  • Azagra
  • Basoko
  • Larraintzar
  • Los Arcos
  • Lodosa
  • Mendavia
  • Peralta
  • Roncal
  • Viana
  • Iruña

– Ochoa de Olza

6 Sarea

  • Castejón
  • Corella
  • Cortes
  • Iruña

– Eunate

– Irubide

– Iturrama

– Julio Caro Baroja

– Sarriguren

IK Sarea

  • Betelu
  • Iturmendi
  • Lekunberri
  • Mendigorria
  • Monreal
  • Murchante
  • Olazti
  • Tudela
  • Urdiain
  • Iruña:

– D. Mayor

– G. Galdeano

– Plaza de la Cruz