Larraintzar

Larraintzar HLHIP

Larraintzar

Larraintzar HLHIP Larraintzarren kokatuta dago, Ultzama ibarrean. Ultzama, Odieta, Atez eta Lantzeko ikasleak etortzen dira gure ikastetxera. Basaburuko ikasleek Haur eta Lehen Hezkuntza egiten dute Jauntsaratsen, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera etortzen dira.

Play Video

Geure ikastetxea

Gure ikastetxeak D eredua eskaintzen du eta hiru etapa ditugu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Euskaraz ikasteaz gain, beste hiru hizkuntza ikasteko aukera ere badu: gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Zentro publikoa denez, inguruko komunitate osoari irekita dago. Beraz, esan dezakegu zentro hau plurala eta akonfesionala dela. Ikastetxearen helburua oinarrizko hezkuntza lortzea denez, balio demokratikoak sustatzen ditugu, hala nola tolerantzia, bizikidetza, aniztasunarekiko errespetua eta autonomia pertsonala. Hezkuntzaren bidez, ikasleen banakako garapena bideratzen da.

300

Haurrak

D

Hezkuntza ereduak

30

Irakasleak

2

Hezkuntza-proiektuak

Larraintzar HLHIPko irakasle taldea