Amaiur

Amaiur Ikastola HLHIP

Iruña

Amaiur ikastola D ereduko ikastetxe publikoa da, 1986an Iruñeko Iturrama auzoan sortu zena eta Iruñeko zenbat auzoetatik eta Getze, Ezkirotz eta Kordobilako ikasleak biltzen dituena.

Play Video

Geure ikastola

Pertsona bakoitzaren gaitasun partikularra kontuan hartzen duen proiektu plurala eta integratzailea bultzatzen dugu. Bestearekiko errespetuak markatzen du gure jarduna, eta giro osasungarri, atsegin eta motibagarri baten alde lan egiten dugu. Amaiurren, euskara eta bere kultura ardatz egituratzailetzat hartuta, ikasle eleaniztunak prestatzen ditugu.

Irakasleen, zuzendaritza-taldearen eta familien arteko harremana gertukoa da, eta komunikazioa iraunkorra da.

Horrek guztiak oso helburu argia du: gure ikastolako haurren arrakastari laguntzea, bai irakaskuntzari dagokionez, bai alderdi pertsonalari dagokionez.

408

Haurrak

D

Hezkuntza ereduak

43

Irakasleak

5

Hezkuntza-proiektuak