Zudaire

Las Ameskoas HLHIP

Zudaire

Las Ameskoas ikastetxe publikoa Zudaire herrian kokatua dago, hain zuzen ere urbasa magalean. Ingurune natural paregabean, goi eta behe Ameskoako ikasleak batzen dituen eskola da.

Play Video

Geure ikastetxea

Ameskoa eskualdeko ikastetxe publikoak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH 1.zikloko etapak eskaintzen ditu. Gaur egun, D erudua Haur Hezkuntzatik, Lehen Hezkuntzako 5.mailararte dago. Lehen Hezkuntzako 6.mailan eta DBHn A ereduan lan egiten da. Osotara eskolak 68 ikasle ditu. 

Ikastetxeak ongizate emozionala, feminismoa, euskara, ingurugiroarekiko zaintza eta errespetua sustatzen ditu. Ikasle bakoitzaren aniztasuna kontuan hartuta banakako arretan oinarritzen gara. Bestetik, belaunaldiarteko ikaskuntza eta familiekin gertuko harremana sustatzen da. 

Aurten, PROEDUCAR HEZIGARRIREN laguntzaz, berrikuntza eta hausnarketa metodologikoaren prozesuan murgilduta gaude, ikastetxearen eraldaketa oso bat lortzeko asmoz. 

68

Haurrak

A-D

Hezkuntza ereduak

15

Irakasleak

2

Hezkuntza-proiektuak

Las Ameskoas HLHIPko irakasle taldea