Irulegi eskola publiko, ireki eta inklusiboa da, haur bakoitzaren ikaskuntza erritmoa errespetatzen duen metodologietan sinesten duena.
Gure proiektuaren helburu nagusia ESKOLA ATSEGINA sortzea da ikastetxeko haur guztien arteko harremanetan eta hezkuntza komunitatearen partaide guztien elkarlanean sustatzen dena.
Irulegiko proiektu nagusia KIDEAK da, adin ezberdinetako haurren arteko elkarrekintzan oinarritua, elkarrekintza horretan sortzen den ikaskuntza eraginkorragoa delakoan gaude eta. Gure GIROETAN lagun ezberdinekin ikasteko aukera dugu; txikiek nagusiengandik ikasten dute, baita nagusiek txikiengandik ere, beren ikuspuntuan kokatuz.
Giroetan haurrek haien ikaskuntzak eraikitzen dituzte, haien ikaskuntzen protagonistak dira.
Haurrak
Hezkuntza ereduak
Irakasleak
Hezkuntza-proiektuak