Lekunberri

Ibarberri Eskola HLHIP

Lekunberri

Larraun bailarako ikasleak jasotzen dituen eskola publikoa da Ibarberri Eskola. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko lehen zikloa eskeintzen ditu eta D ereduko ikastetxea da. Ikas Komunitatea izanik, familiekin eta eskola komunitatearekin elkarlanean, ikasle guztien arrakasta akademikoa eta bizikidetza ona bermatzea du helburu, honetarako ikaskuntza dialogikoan eta arrakasta jardueretan oinarrituz.

Play Video

Geure ikastetxea

“Pausoka pausoka, bagoaz aurrera, poliki poliki, betez gure ametsak.”

Gure eskolak Ibarberri du izena, eta oso izen polita da: Ibarra eta Berria lotzen ditu. 

Ibarberri eskola bizi-bizirik dago, eta amets bat egin du: eta amets horretan zuek denak agertzen zarete. Emakumeak, gizonak; haurrak, gazteak eta gazte izanak; zuriak, gorriak, moreak, arrosak, beltzak. Gu denak, alegia. 

Ametsa hor hasten da. Ametsa, gaur eta hemen hasten da gu guztiontzat. Eskola eta Ibarra lotu nahi ditu, proiektu BERRI bat landu gure seme-alabentzat, familientzat, eskolarentzat eta Ibar osoarentzat. Elkarrekin. Gaurtik aurrera, IBARBERRI entzutean, ez ahaztu amets honetan partaide zaretela.

325

Haurrak

D

Hezkuntza ereduak

35

Irakasleak

2

Hezkuntza-proiektuak