Urroz

Urroz-Villa HLHIP

Urroz-Villa

Urroz HLHIP Urroz herrian dagoen eskola bat da, landa eremu pribilegiatu batean, ikasle kopuru txikiari esker familia giroa eta hezkuntza arreta pertsonalizatua eskaintzen dituena.

Play Video

Geure ikastetxea

Hezkuntzako eskuhartzearen egokitasunaren froga haurraren zoriona da” María Montessori.

Inklusioa, hezkidetza eta hurbiltasuna.

Urroz HLHIP unitate mistoak dituen landa eskola bat da, hau da, maila desberdinetako ikasle-taldeak gela berean, baina talde bakoitzean haur kopuru txikia duena. Horri esker, familia giroa dago ikastetxe osoan, eta banakako hezkuntza arreta eskaintzen da.

Ikastetxeko ikasleak Urrozeko eta inguruko herri txikietako haurrak dira, ikastetxe hau seme alabak eskolatzeko aukeratu duten familiek haiek garraiatzeko ardura hartzen dute.

Ikastetxeak 70eko hamarkadan datatutako eraikin bat du, 90eko hamarkadan birmoldatua, eta, pixkanaka, bere instalazioak eta altzariak hobetu ditu. Udalak bere instalazioak erabiltzeko aukera eskaintzen du: kultur aretoa, frontoi estalia, kirol klubeko areto estalia.

Ikastetxeak 2007-2008 ikasturtetik ordutegi jarraia ezarrita dauka, eta eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu arratsaldez.

Familiekiko komunikazioa eta lankidetza etengabea eta gertukoa da, eta bide beretik lan egiteko aukera ematen digu, etorkizuneko herritarrak prestatzeko.

27

Haurrak

A-G

Hezkuntza ereduak

5

Irakasleak

2

Hezkuntza proiektuak

Urroz-Villa HLHIPko irakasle taldea