Sakanako eskualdean, Arbizu herrian kokaturik dagoen ikastetxe publikoa, euskalduna, 3tik 12 urte bitarteko haurrak hartzen dituena.
2016/2017 ikasturteaz geroztik, Dumas deituriko proiektu pedagogikoarekin ari gara lanean, Bat denontzat eta denok batentzat lelopean, Sakanako ikastetxe desberdinetako profesionalez osaturiko lan taldean sortua. Loris Malaguzziren Haurraren 100 lengoaiei lekua eman nahi dien proiektua, haurtzaroaren kultura entzun eta jasotzearekin konprometitua, helduaren rola eraldatzearekin, dokumentazioarekin, ebaluazio inklusiboarekin…
Egunero amestuz, beste eskola publiko mota bat posible dela sinisten dugulako.
Haurrak
Hezkuntza ereduak
Irakasleak
Hezkuntza-proiektuak