Haurtzaroa ardatz duen eskola, haurrak bizitzarako eta ikasteko behar duenaz jabetzen dena.
Eskolak garapen naturaleko prozesuetan konfidantza du eta errespetatzen ditu, eta haurtzaroari laguntzen dio bere bokazioak eta talentoak aurkitzen eta bere potentzialitateen garapen osoa lortzen.
Metodologia biziekin eta aktiboekin eta ez zuzendutakoekin konprometitua dagoen eskola. Ikaskuntza-giroetan antolatzen ditugu espazioak, eta curriculumeko edukiak , garapen-materialen, proiektu (POI) eta tailerren bitartez lantzen ditugu.
Eskola bizia eta aktiboa, atsegina, haurtzaroarekiko errespetua duena; neurozientzia arloan egindako ikerketen ekarpenetan oinarrituta lan egiten duena, haurren erritmoak eta ikasteko kanal naturalak errespetatzen dituena; Diziplina Positiboaren programarekin akonpainatzen duena, emozioen, behar afektibo-sozialak eta ikaskuntzaren pedagogia orekatuz, neska- mutil guztien arrakasta eta hezkuntza pertsonala bermatzeko, konexioa, gizarterako ekarpenak, partaidetza, autorregulazioa, autonomia eta erabakiak hartzea sustatzen duena.
Haurrak
Hezkuntza ereduak
Irakasleak
Hezkuntza-proiektuak