Formakuntza

Formakuntza

PROEDUCAR-HEZIGARRI

Administrazioak prozesu honetan aholkularitza eta formakuntza emateko eta, aldi berean, proiektua garatzeko behar diren baliabideak emateko konpromisoa hartzen du.

Halaber, irakasle taldeak sentsibilizatu eta prestatzeko jarduketak sustatuko ditu, talde lanaren bidez ikasle guztiekin esku hartu ahal izan dezaten, eskola-uzte goiztiarra izateko arriskuan daudenekin batez ere.

Ikastetxe bakoitzak bere eraldaketa prozesua egingo du, eta bere hasierako egoerara, baliabideetara eta testuingurura egokitu beharko du. Hala ere, ikastetxe guztiek etapa batzuk hasierako ibilbidean partekatzen dituzte.

1.Zentroetako Formakuntza

PROEDUCAR-HEZIGARRI programan parte hartzen duten ikastetxe guztiek behar duten formakuntza jasotzen dute ikastetxean bertan, haiekin batera doazen eta aholku ematen duten formakuntza taldeko kideek emanda, ikastetxeak aukeratutako modalitatea kontuan hartuta: Ikaskuntza-Komunitateak edo Zentruaren eraldaketa global autodefinitua.

A Modalitatea: : Ikaskuntza-Komunitateak

Hauxe da beren ikastetxea ikasketa komunitate baterantz aldatzea erabaki duten ikastetxeek jasotzen duten formakuntza espezifikoa:

Klaustroa eta hezkuntza komunitate osoa prestatu eta sentsibilizatzea.

Proiektuaren azalpena eta hezkuntza-komunitateko kide guztiei zuzendutako esperientziak azaltzea.

B modalitatea: Zentruaren eraldaketa global autodefinitua

Hau da Zentruaren eraldaketa globala egitea aukeratu duten zentroek jasotzen duten formakuntza espezifikoa:

Programan parte hartzeko lehenengo ikasturtean (1. urtean), prozesua hasten duten ikastetxeek oinarrizko prestakuntza orokorra izango dute eskura, eta horrek bermatuko du hausnarketaren hasiera, metodologia, antolamendu-estrategia eta abarretara hurbiltzea.

Hasierako prestakuntza hau ikastetxean bertan eginen da eta honako hauek izanen ditu:

  • 2 orduko 6 saio, 12 ordu presentzial guztira.

Saio horietan hainbat gai jorratuko dira, modu parte-hartzaile, atsegin eta ludikoan:

  • Ikastetxeko barne-baloraziorako estrategiak eta tresnak.
  • Zer da hezkuntza inklusiboa? Ikastetxeak eraldatzeko prozesuak.
  • Metodologiaren eta curriculumaren eguneratzea konpetentzien ikuspegitik: lan kooperatiboa, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI), Giroak, Ikaskuntza Zerbitzua, Solasaldi Dialogikoak, Talde Interaktiboak, etab.
  • Ikasgela eta ikastetxearen antolaketa eta kudeaketa: espazioak, materialak, taldekatzeak.
  • Irakaskuntza partekatua, Ikaskuntza Unibertsaleko Diseinua (IUD) eta hezkuntza-praktika egokiak.
  • Ebaluazio hezigarria.

1. urteko hasierako
prestakuntza

Lehenengo ikasturtea amaitzean, ikastetxeek erabakiko dute zein esparrutan sakondu nahi duten, eta beren urteko Prestakuntza Plana programaren barruan garatzeko kanpoko laguntza izan ahalko dute.

Formakuntza Plan hau garatzeko honako hauek aurreikusi dira:

  • 12 orduko zuzeneko formakuntza, hautatutako eremuan adituek tutoretza egin eta ematen dutena.

2. urteko formakuntza
plana

Bigarren ikasturtea amaitzean, ikastetxe bakoitzak berriz bere eraldaketa proiektua zein garapen egoeratan dagoen baloratuko du, eta aurrera egiteko zer prestakuntza berezi behar duten adieraziko du.

Berriz ere, honako hauek izaten ahalko dituzte:

  • 12 orduko zuzeneko formakuntzazentroan bertan, hautatutako eremuan adituek tutoretza egin eta ematen dutena.

2. urteko formakuntza
plana

2. Hezkuntza Topaketak

PROEDUCAR-HEZIGARRI programak Hezkuntza Topaketak antolatzen ditu ikasturtean zehar, irakaskuntzako esperientzien trukea sustatzeko eta irakaskuntzarako gaitasuna handitzeko.

Topaketak hitzaldiak, mahai-inguruak, debateak eta abar izango dira. Hezkuntza-esparruan aditu eta ospe handiko pertsona bat izaten da beti, berarekin iritziak, galderak, esperientziak… trukatzeko.

Topaketak bi mailatan egiten dira: goizez eta arratsaldez.

Goizeko ordutegia

  • Asteartetan egiten dira beti, ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak joan ahal izateko.
  • Programako ikastetxeei esleitutako ordu-hornidurak bermatzen du astearte goizetan pertsona horrek Programan eman behar duen denbora izango dela, bai Sarearen barne-kudeaketarako edo bileretarako, bai Hezkuntza Topaketa horietara joateko, eta pertsona hori ez izateak ez dio kalterik eragingo ikastetxeari.

Arratsaldeko ordutegia

  • Ia beti, astelehenetan edo astearteetan egiten dira.
  • Goizeko ordutegiaren saio bera da, baina irakaskuntzako eskola-orduetatik kanpo.
  • Saio horiek, batez ere, PROEDUCAR-HEZIGARRI programako edozein ikastetxetako irakasleei zuzenduta daude, eta, edukierak aukera ematen badu, Nafarroako gainerako irakasleei irekita daude.