José María de Huarte ikastetxe publikoak hiru oinarri ditu: kultura-aniztasuna, aniztasunarekiko arreta eta familien lankidetza. Oinarri horiei esker, ziurta dezakegu Eskola Inklusiboa sostengatzen dugula, Eleaniztasunaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren alde egiten duena. Bidezko eta kalitatezko hezkuntza nahi duen orori ateak irekitzen dizkiogu.
G ereduko ikastetxe bat gara, British Programa duena, eta PROEDUCAR-HEZIGARRI proiektuan murgilduta egoteaz gain, harro gaude Magnet Proiektua diseinatzeaz. Proiektu horrek 2015/2016 ikasturtetik aurrera funtzionatzen du eta ekintza bikoitza du helburu; alde batetik, informazioaren subjektu prosumitzaileak sortzea eta, bestetik, hizkuntzen tratamendu integratuaren bidez curriculumean integratutako gaitasun digitala garatzea.
Haurrak
Hezkuntza ereduak
Irakasleak
Hezkuntza-proiektuak