Iparralde

Iparralde DBHI

Iruña

Sanduzelai auzoan kokatutako DBHko Ikastetxe publikoa gara. Sanduzelai, Auzalar eta Buztintxuri IPtik ikasleak jasotzen ditugu gehien bat
Play Video

Geure ikastetxea

Sanduzelai auzoan kokatutako DBHko Ikastetxe publikoa gara. Sanduzelai, Auzalar eta Buztintxuri IPtik ikasleak jasotzen ditugu gehien bat. Euskarazko D eredua eskaintzen dugu ingeleseko programa eleanitzeko aukerarekin. Eskola garraio zerbitzua eskaintzen dugu.

Pertsonen prestakuntza integrala helburu duen ikastetxea gara. Euren autonomia eta sormena sustatuz gizartean osozko garapen profesionala eta pertsonala lortzeko gai izanen diren pertsonak heztea helburu duena. 

Etorkizuneko hiritar helduak hezten ditugun heinean, gure ikasleek gizarteak eskatzen dizkien erronka desberdinei erantzuteko gaitasuna izan behar dute. Gizartean ematen diren aldaketa azkarren aurrean malguak izatea eta aldi berean egoera berrien  aitzinean egokitzeko sormena eta ekimena edukitzea beharrezkoa da. Honetaz gain, norberaren ezagutza pertsonala eta emozioen kudeaketa egokia izatea ezinbestekoa izanen zaie beraien etorkizunean, baita beste pertsonekin elkarlanean aritzeko trebetasuna.

Honengatik guztiagatik, eduki kontzeptualetatik harago doan eskola, gaitasunetan trebatzen dituena eta  ikasleen errealitatea kontutan hartzen duena eraiki nahi dugu. Helburua hau izanik, ikaskuntza esanguratsuak eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzen ditugu, bizikidetza zimendu sendo gisa izanda, eta hortik abiatuta metodologia aktibo eta inklusiboen bidez gure institutua eskola komunitate guztiaren parte hartzea sustatzen dugu  (ikasleak, irakasleak, familiak, bestelako langileak, auzoko kolektiboak, etab.).

375

Haurrak

D

Hezkuntza ereduak

50

Irakasleak

6

Hezkuntza-proiektuak