Catalina de Foixeko HLHIP
Zizur Nagusia
“Eskola batek haur guztientzako lekua izan behar du, ez denak berdinak direlako ideian oinarritua, denak desberdinak direlako ideian oinarritua baizik” (Loris Malaguzzi)
“The greatest sign of success for a teacher….is to be able to say, the children are now working as if I did not exist” (María Montessori)
Geure ikastetxea
Catalina de Foix Zizur Nagusiko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetako bat da. Zizur eta Galar zendeako herrietako ikasleak hartzen dituen eskualdeko ikastetxea gara.
Hezkuntza emozionala eta balioetakoa zaintzen saiatzen gara, bai eta guztien arteko errespetuzko bizikidetza sustatzen ere.
Proiektu berri batekin zuzendaritza-taldea aldatu berri dugun unean gaude. Gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aldatu nahi dugu, pedagogia aktiboen bidez, ikasleen beharrei erantzungo dien ikaskuntza inklusibo eta banakakora eboluzionatuz. Nafarroako Gobernuak duela ikasturte batzuk egindako autoebaluaziorako tresnak gure ahuleziak eta indarguneak atzemateko aukera eman zigun, eta klaustro osoak ikusi zuen beharrezkoa zela lantokian lan-ildo bateratu bat ezartzea, aipatutako aldaketara bideratua. Gaur egun, kooperazio-ikaskuntzekin, proiektuekin eta pedagogia berriekin flirtatzen hasiak gara, eta ilusioz gaude elkar prestatu eta norabide horretan aurrera egiteko.
500
Haurrak
G-PAI
Hezkuntza ereduak
44
Irakasleak
2
Hezkuntza-proiektuak