Proiektua
Etorri eta partekatu
COVID-19 osasun larrialdia dela eta atzeratutako programa. Osasun egoerak ahalbidetzen duenean berrekingo zaio.
“Etorri eta partekatu” proiektuari esker, PROEDUCAR-HEZIGARRI programako zentroek egun bateko bisitak eska ditzakete programan parte hartzen duten beste zentro batzuetara joateko.
Joan-etorriak PROEDUCAR-HEZIGARRI programak finantzatzen ditu, desplazatzen den pertsonak eta jatorrizko zentroak ez dezaten inolako karga ekonomikorik izan.
Aukera paregabea da modu globalean beste zentro batzuen funtzionamendua ezagutzeko eta bisitan zehar ezagutzen den guztia partekatzeko.
Jatorrizko ikastetxeak eta bisita egin duen pertsonak konpromisoa hartzen dute beren lankideei esperientzia transmititzeko eta beren ikastetxean bertan Irakaskuntza Praktika Onak trukatzeko barne-saioak antolatzeko, ikastetxearen funtzionamendua eta antolaketa hobetzeko.
Etorri eta Partekatu
2019-2020
2019-20 ikasturtean, proiektu hau Nafarroan hasi dugun honetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako sareetako programan parte hartzen duten 27 ikastetxetako 177 maisu eta maistrak hartu dute parte.