Larraintzarko Ikastetxea DBHI
Larraintzar
Larraintzar HLHIP Larraintzarren dago, Ultzama ibarrean. Ultzama, Odieta, Atez eta Lantzeko ikasleak etortzen dira gure ikastetxera. Basaburuko ikasleek Haur eta Lehen Hezkuntza egiten dute Jauntsaratsen, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera etortzen dira.
Geure institutua
Institutu guztietan bezala, gure ikastetxearen erronka nagusia ikasleen ongizatea bermatzea da, gustura sentitzeko. Gure inguruko herriak oso txikiak direla eta, neurri handi batean, bizikleta edo zakurrak direla konpainia bakarra ez da ahaztu behar. Institutua, beraz, elkargune giltzarria da berdinen arteko bizikidetza garatzeko.
Egoera horretatik abiatuta, komunitate osoaren lana da elkar errespetatzen, besteen iritzia entzuten eta kontuan hartzen eta gure ikuspuntuak adierazten ikastea. Horrela, aniztasuna eta gizarteratzea, inklusioa, gure elkarbizitzaren ardatz izatea bermatu nahi dugu.
Institutuak lantzen duen hezkuntza ikasleen ezaugarrietan oinarritzen da, ikasle guztiek beren gaitasunak, bere konpetentziak gara ditzaten. Ildo horretatik, Larraintzarko Ikastetxean ohartzen gara gure gizartean gertatzen ari diren aldaketez eta egoera horrek hezkuntza sistemaren erantzuna eskatzen duela. Horrek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren gogoeta-prozesu bat gauzatzeko beharra dakar. Gure erronka metodologia eta ebaluazio-sistemak sakon aztertzea da, gure irakaskuntza-ikaskuntza sistemak berritu eta hobetzeko eta, honela, egungo gizartearen beharrei erantzuteko.
300
Neskak eta mutilak
D
Hezkuntza ereduak
30
Irakasleak
2
Hezkuntza-proiektuak