Equipo. Tomás Astiz

Tomás
Astiz
Montero

Arlo artistikoetan eta ikus-entzunezko komunikazioan prestakuntza jaso ondoren, eta artearen mundua modu arinean esploratu ondoren, 26 urte baino gehiago eman ditut hezitzaile lanetan, nerabeekin, gazteekin eta helduekin lanean.

Nire ibilbidean ikastetxe, eredu eta hezkuntza etapa desberdinetan ibiltzeko zortea izan dut eta, gainera, hezkuntzaren arloan ardura desberdineko karguak izan ditut, bai hezkuntza kudeaketan, bai praktikan, hezitzaile gisa. Hezkuntza munduaren ikuspegi orokorragoa eman didaten txanpon bereko bi aurpegiak.

Beti interesatu izan zait hezkuntza erronka eta proiektuei ekitea, hezitzaile gisa dugun zeregina neurri txikiagoan edo handiagoan eraldatzen saiatzeko. Hezkuntza proiektu baten ondorioz jasotako prestakuntzaren batean, hizlari batek esan zigun “Ziurgabetasun egoeretan mugitzen prestatu eta ikasi behar dugu”. Nire ustez, funtsezkoa da gure jardunari buruzko zalantzak eta ziurgabetasunak sortzen dituzten galderak egitea. Baina galdera horiek eskolaren eta gizartearen erronkei ikuspegi inklusiboago batetik erantzuten dieten aldaketak sustatzea ere gustatzen zait.

Bide berria hasten dut Proeducar-Hezigarri programan, taldean lan egiten duen pertsona talde batekin, non ikastea, laguntzea eta akonpainatzena duten funtzionatzeko modua. Lan honen helburua da gure praxia hobetuko duten hezkuntza aldaketak sustatzea, gure ikasle guztiei beren helburuak lortzen lagundu ahal izateko.