PROEDUCAR-HEZIGARRI Programa Nafarroa
Zer da PROEDUCAR-HEZIGARRI Nafarroa?
PROEDUCAR-HEZIGARRI NAFARROA Hezkuntzako Berrikuntza Programa Berrikuntzako Hezkuntza Programa da, Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatua eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatua.
Helburu orokorra da eskola-porrotaren eta eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea, ikastetxe bakoitzak Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin duen lankidetza-kontratuan islatzen den hobekuntza-proiektu bat ezarriz eta gauzatuz.
Hezkuntza birpentsatzeko premia gisa sortu da programa, ikasleen aniztasuna aintzat hartuta hezkuntza-erantzun inklusiboa emateko. Gaur egungo gizarte, teknologia, kultura eta ingurumen-erronka berriei egokitutako erantzun eguneratua.
Programa honetan galdera hau egiten dugu: Zer egin dezake eskolak gizartearen alde?
Aniztasuna zaindu eta errespetatuko duen gizarteak erabateko inklusioa bermatu behar du, horretarako eskura dituen baliabide guztiak erabiliz eta Hezkuntza Komunitate osoaren konplizitatea eta parte-hartzea baliatuz, gizarte-aldaketako eragile aktibo direnez.
Gizarte mugimendu horren barruan, eskolak ikasle guzietaz arduratu behar du, bakoitzaren gaitasun eta beharren arabera. Haur guztiak desberdinak dira, eta aniztasun horretan sortua da haietariko bakoitzak elkarlanean bere ikasketa propioa egiteko aukera. Pertsona guztiek eskaini dezakete zer edo zer gure gizartea hobetzeko.
Hau guztia lortzeko, PROEDUCAR-HEZIGARRI Nafarroa programak eraldaketa globaleko proiektu batean parte hartzea proposatzen die ikastetxeei, hiru ikasturteko iraupena duen kontratu baten bidez, Ikastetxearen eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren artean. Proiektu horretan ikastetxe bakoitzak bere lan eta eraldaketa-ibilbidea erabakiko du, bere ingurunea, abiapuntua eta amesten duen etorkizuna kontuan hartuta.
Ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzen duen proiektua
Ekintza plan bat ezarri eta gauzatzean datza programa, ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Departamentuarekin duen lankidetza kontratuaren bidez.
Ikastetxe bakoitzak konpromisoa hartzen du ikasleen inklusioa eta eskola-arrakasta hobetu daitezen neurriak ezartzeko, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du prozesu horretan aholkatu eta prestakuntza emateko, eta, aldi berean, proiektua garatzeko behar diren baliabideak eskaintzen ditu.
Ikastetxe sareak
Programan parte hartzen duten ikastetxeek ikastetxe sareak osatzen dituzte. Sare horiek PROEDUCAR-HEZIGARRI taldeko pertsona baten aholkularitza izango dute eraldaketa prozesuan.
Ikastetxe bakoitzerako modalitate bat
PROEDUCAR-HEZIGARRI programan parte hartzen duten ikastetxeek bi modalitate hauetako bat aukeratuko dute beren hobekuntza proiektuan:
- Ikasketa-komunitateak
- Zentruaren eraldaketa global autodefinitua
PROEDUCAR-HEZIGARRI Taldea
PROEDUCAR-HEZIGARRI Nafarroa taldea Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren mende dago, Nafarroako Hezkuntza Departamentuan Europako Gizarte Funtsak (EGF) esleitutako baliabideak kudeatzeaz arduratzen dena.
Taldeak zenbait lanbide profil ditu:
Maria José Cortés Itarte, Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.
Cristobal Aliaga Retabe, Gizarteratze Inklusio Ataleko burua.
Idoia Carricas García de la Vega, Inklusio Bulegoko burua.
Garoa Zuasti Pagola, Inklusio Bulegoko Aholkularia.
María Lanz Beregaña, Administrazio publikoko teknikaria.
Halaber, ikastetxeei laguntzearekin eta aholkularitzarekin zuzeneko lotura duten pertsona gisa, taldeak lanbide-esperientzia handiko bederatzi irakasle ditu, eta horiek arduratzen dira lan-sareetan erreferente gisa jarduteaz, prestakuntza emateaz eta ikastetxeei transformazio-prozesuan laguntzeaz. Gaur egun, irakasle hauek osatzen dute taldea:
Hezkuntza inklusioa eskubidea da. PROEDUCAR-HEZIGARRI taldean ilusioz lan egiten dugu errealitate izan dadin.
Equipo PROEDUCAR-HEZIGARRI