Equipo. Sara Largo

Sara
Largo
Díaz

Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz, Hezkuntza Orientazioko espezialitatean, baina gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan egiten dut lan. Ikasle gisa izan nuen esperientziak bultzatu ninduen pedagogoa izatera.

Hezkuntzan 21 urte daramatzat lanean, 18 nire espezialitatean. Horri esker, askotariko esperientziak bizi izan ditut, batzuk besteak baino alaiagoak, baina guztiak oso hunkigarriak eta aberasgarriak.

Egiten ari naizen bidean zehar Ikas Komunitateekin topo egin nuen. Proiektu honen ilusioaz eta indarraz jabetu nintzen, eta etapa berri bati ekitea erabaki nuen, Ikas Komunitateen aholkulari gisa.

Nire lanaz gozatzeko zorte handia dut, maite dudan lana da. Hezkuntzaren botere eraldatzailean sinesten dut, jakinda “hezkuntzak ez duela mundua aldatzen: mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu” (Paulo Freire).