Helena
Barrena
Domínguez
Maistra naiz bokazioz, eta etapa desberdinetan eta profil desberdinekin lan egin dut.
Duela hogeita hamar urte haur eskola batean lanean hasi nintzen eta ordudanik hor daukat ene bihotza. Haur hezkuntzan nire ideiei hain lotuta ez egoten eta etengabe berrasmatzen ikasi egin dut. Prozesu horretan prestakuntzak, ezinbestekoa gure lanbidean, lagundu dit.
Azken lau ikasturteetan Pedagogia Terapeutikoko irakasle izan naiz. Nire ustez, aniztasuna altxor bat da, eta horrek pertsona bakoitza bere espeziean bakarra izatea eragiten du. Ikuspegi horretatik harremanak eta atxikimenduak ezartzea funtsezkoa da, eta begirada nabarmen aldatzea dakar. Horrelakoa da nik nahi dudan eskola, gure aukeretan sinesten dutela senti dezakeguna, edozein izanda ere.