Equipo. Eva Agudo

Eva
Agudo
Arrarás

Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz, Gaztelaniako irakaslea hain zuzen ere, baina badaramatzat urte batzuk Irakasleen Prestakuntzan: 2010ean hasi nintzen, Irakurmena Hobetzeko Planean laguntzen, Hezkuntza Sailak abian jarri zuena, eta azken urteotan Iruñeko ILZko aholkularia izan naiz.

Uste dut norberaren eta gure irakaskuntza-lanaren hobekuntzara bideratutako prestakuntza oro berez ona dela, baina gehiago sinesten dut sinergiak sortzen dituen horretan, giza taldeak norabide berean mugituz, ikuspegi argi eta egitura zehatz batekin. Ilusioa ematen dit INKLUSIOAREN klabean hezkuntza eraldatu nahi duen proiektu batean lan egiteak, justiziazkoa delako.

Nire eguneroko helburu pertsonala uztartzea da. Eguna koadratzea lortzen badut, tarte batez irakurtzeko edo ilargia begiratzeko, pozik nago. Ametsa, beste herrialde batean lan egin eta bizitzea aldi batez.