San Frantzisko

San Frantzisko HLHIP

Iruña

Eskola publikoa gara, doakoa eta askotarikoa. Hezkuntza-komunitate dinamikoa, bere ingurunean erabat integratuta dagoena, Iruñeko Alde Zaharrean, eta horrek eskaintzen dituen baliabide aberatsez baliatzen dena: museoetara, erakusketa-aretoetara, hiriko parkeetara, ondare historikora egindako bisitetara eta hiriaren historiara maiz hurbiltzea.

Play Video

Geure ikastetxea

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat gara, eta hiru hezkuntza-eredutan eskaintzen dugu irakaskuntza:

  • D eredua: euskarazko irakaskuntza, ingelesarekin, Haur Hezkuntzako 1. mailatik eta Gaztelania irakasgaitzat hartuta, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
  • A eredua: gaztelaniazko irakaskuntza, ingelesa eta euskara irakasgai gisa, Haur Hezkuntzako 1. mailatik hasita.
  • G eredua: gaztelaniazko irakaskuntza, ingelesa irakasgai gisa, Haur Hezkuntzako 1. mailatik hasita.

Kalitatezko irakaskuntza eskaintzen saiatzen den ikastetxea, hainbat Hezkuntza Berriztapeneko Proiektutan parte hartuz. Proiektu horiei esker, hainbat sari jaso ditu:

  • «Vicente Ferrer» Garapenerako Hezkuntzaren Lehen Sari Nazionala. (2008-09 ikasturtea)
  • EITren (Hezkuntza Teknologien Institutua) «Escuela 2.0» kalitate-zigilua. (2011-12 ikasturtea)
  • Arkimedes saria, Ikerketa Zientifikoaren lanari, 2014 Ikasgelan”.
  • Erasmus+ SciLit proiektuan parte hartzea.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako Erakunde Goraipagarriaren Saria.

414

Haurrak

A-G-D

Hezkuntza ereduak

47

Irakasleak

4

Hezkuntza-proiektuak

San Frantzisko HLHIPko irakasle taldea