Patxi Larrainzar HLHIP
Iruña
Patxi Larrainzar ikastetxea Iruñeako Errotxapea auzoan dago. Eskola euskalduna, publikoa, anitza eta inklusiboa da.
Play Video
Geure ikastetxea
Ikastetxeko ezaugarriak honakoak dira
- Euskalduna
- Inklusiboa
- Hezkidetzakoa
- Partehartzailea
- Berritzailea
- Eleanitza
- Anitza
- Ekologikoa
- Kooperatiboa
Gure hezkuntza asmoak honakoak dira:
- Euskara eta euskal kultura ardatza izanik ikasle euskaldun eleanitzak heztea dugu helburu, gainerako kultura eta hizkuntzak ere bereganatzeko aukera emanez.
- Lan metodologi aktibo eta parte hartzailea bultzatzen dugu. Ikaskuntza esanguratsua, umeen aurre-ezagupenetatik hasita, eztabaida, saiakera, esperimentazioa, informazio bilatzea, galdera eraikitzaileen bidez ikaslearen garapen integrala lortuko duena.
- Ikasle guztien egiazko inklusioa xede duten hezkuntza proposamenak lehenesten ditugu.
- Ikasleen aniztasun intelektuala, izaerazkoa, kulturala,… errespetatzen dugu.
- Ikasle guztien egiazko inklusioa xede duten hezkuntza proposamenak lehenetsiz.
485
Haurrak
D
Hezkuntza ereduak
50
Irakasleak
5
Hezkuntza-proiektuak