Erleta ikastetxea Leitzan dago, oso eremu euskaldunean. Ikasleak eta irakasleak batez ere herrikoak dira.
Gure ikastetxea handia da, gela asko ditu lau solairutan banatuta; beraz, ikasleak beti ibiltzen dira gora eta behera. Baina horrek ere nolabaiteko “nortasuna” ematen dio. Ziklo bakoitza solairu batean dago eta musika, plastika eta ingeleseko gelak banatuta daude. Une honetan berritze-prozesuan gaudela esan daiteke. Horregatik sartu gara PROEDUCAR HEZIGARRIAN, egiten dugun lana aztertzeko eta aurrera egiteko berritasunen bat sartzeko.
Haurrak
Hezkuntza ereduak
Irakasleak
Hezkuntza-proiektuak