Batzordeak

Batzordeak

PROEDUCAR-HEZIGARRI

Programako ikastetxe bakoitzean Batzorde edo Talde Motor bat eratuko da, bere ikastetxean eraldaketa prozesua dinamizatu, kudeatu eta zuzentzeko.

Batzordearen osaera

Batzordeak kide hauek izanen ditu:

  • Programaren koordinatzaile lanetan arituko den pertsona bat.
  • Zuzendaritza Taldeko kide bat
  • Hezkuntza Laguntzarako Unitateko ordezkari bat. 
  • Ordezkari bat, edo gehiago, antolakuntzako bloke bakoitzetik (Haur eta Lehen Hezkuntzan) edo Hezkuntza Mailakoak (Bigarren Hezkuntzan).

Gomendatzen da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan Batzordeko kideak ere Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko kide izatea.

Batzordearen eta sareko bilerak

Ikastetxe bateko batzordea astean behin gutxienez bilduko da, ikastetxeak bere eraldaketa-prozesuan ezarriko duen estrategia antolatu eta planifikatzeko.

Ikastetxeko koordinatzaile lanetan aritzen den pertsona hilean behin joango da bere Ikastetxeen Sarearen Bilerara. Ahal bada, beti Zuzendaritza Taldeko norbaitekin joatea gomendatzen da, lehenengo urtean gutxienez, Ikastetxeen Sarearen Bilera honetan sortzen diren proposamenak ikastetxean babestu eta laguntzeko.

Apoyo del Equipo PROEDUCAR-HEZIGARRI

Programako lehen ikasturtean, Batzordeak PROEDUCAR-HEZIGARRI taldeko kide baten laguntza intentsiboa izango du. Pertsona horrek lotura, erreferentzia eta zuzeneko laguntza egingo ditu, bileretarako materialak eta lan-proposamenak eskainiz. Pertsona horrek emanen du, halaber, ikastetxean programaren derrigorrezko prestakuntza lehenengo kurtso horretan.

Bigarren eta hirugarren kurtsoan, ikastetxeak programako erreferentziako figurarekin jarraituko du, baina modu puntualagoan

Ikastetxeen autonomia eta autorregulazioa dela-eta, beharrezkoa izango da kanpoko erreferentzia-irudi baten laguntza gero eta txikiagoa izatea, ikastetxea gero eta autonomoagoa eta proaktiboagoa izango baita barne-prozesuan.