Erreniega HLHIP
Zizur Nagusia
Erreniega ikastetxearen xedea, euskera eta euskal kultura ardatza izanik, gaur egungo gizartean haur guztiei beren garapen integrala ahalbidetzea da, giro positiboan eskola eta familiak elkarlanean.
Play Video
Geure ikastetxea
Ikuspegia. Gure nahia eta ametsa, gure helmuga epe labur eta ertainean.
- Eskola inklusiboa izatea, hau da, ikasle bakoitzaren gaitasunen garapen handiena lortzen duena.
- Ikasle eleanitzak izan daitezen, euskara, gaztelania eta ingelesan konpetentziak garatzen dituena.
- Haur taldea eta familiekin elkarlanean ari den eskola.
- Metodologia eta teknologia berrietan oinarritzen den hezkuntza eskeintzen duena.
- Irakasleen prestakuntza eta berrikuntza bultzatzen dituen eskola.
- Gizartearen espektatibei eta hezkuntzaren joerei erantzuten dien eskola.
- Etengabeko hobekuntza ahalbidetzen duen eskola, sormena erabiliz ikuspegi berriak sortzeko edo aldatzeko gai dena.
Balioak. Gure eskolakidegoari bidea erakusten dioten oinarriak.
- Jokabide parte-hartzailea eta elkarlanekoa.
- Sentikortasuna eta elkartasuna berdinen arteko eta ingurune sozialeko kideen arteko harremanak orekatuak ahalbidetuz.
- Ekimena eta sormena ikuspegi berriak sortzeko eta arazoak gainditzeko.
- Berdintasuna, guztiak ezberdinak garela kontuan hartuta.
- Lan-taldeen eraginkortasuna etengabeko hobekuntza bultzatuz.
377
Haurrak
D
Hezkuntza ereduak
37
Irakasleak
2
Hezkuntza-proiektuak