Iosu
Ihabar
Urzainki
Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz duela 11 urte. Denbora horretan, hezkuntza esparru ezberdinetan egin dut lan: helduen-hezkuntza, HLPak, auzo-eskola maisua, lanpostu bereziak…
Ibilbide hau egiteak hezkuntzaren gaineko kontzeptua sozial eta komunitario bat eraikitzen lagundu dit. Ikuspuntu berarekin jarraitzen dut gaur egun ere. Horregatik, azken urteotan Ikas-Komunitateak diren ikastetxeetan lan egin dut eta ildo berean prestakuntza dialogikoko foroetan parte hartzen dut.
Paulo Freirek zioenez, “hezkuntzak prestakuntza teknikoa, zientifikoa eta profesionalaren beharra du ametsak eta utopia bezain beste”. Niretzat, esaldi honek oso ondo laburbiltzen ditu hezkuntza-aldaketa gidatu behar duten bi alderdiak. Batetik, zientziak eta pedagogiak ematen digun esparrua, eta bestetik, gizartearen, kulturaren eta komunitatearen bidez gizakiak duen boterea eta gaitasuna.