Bardenas Reales DBHI Cortesen dagoen ikastetxe publikoa da, eta Buñuelgo ikasleak ere ikastetxe horretara daude atxikita. Bi udalerri horiek Nafarroako Erriberan daude, eta nekazaritza eta horri lotutako industria dituzte lehentasunezko jarduera ekonomiko gisa. Ikastetxea 1996an eraiki zen, eta 2009an handitu; urte horretan hartu zuen egun duen izena.
Gure zutabeak elkarbizitza, berrikuntza digitala eta irakaskuntzaren indibidualizazioa dira. Gure nortasun ezaugarrietako bat bizikidetza positiboaren aldeko apustua da, errespetua eta gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzea sustatzen dituena. Horrek balioetan heztea ahalbidetzen du, pertsonak eta ingurunea errespetatuz betiere.
Gure ikasleen aniztasunak aukera ematen digu tolerantzian oinarritutako hezkuntza emateko, gero eta konplexuagoa den gizartean bizitzeko prestatuz.
Neska mutila
Hezkuntza ereduak
Irakasleak
Hezkuntza proiektuak